Klima Aldaketaren politikek gero eta arreta gehiago jartzen dute haren alderdi ekonomikoetan. Hondamendi klimatikora garamatzaten karbono-emisioak gutxitzea eskatzen digu gizarteak, baina hazkunde ekonomiko eta sozial iraunkorra alde batera utzi gabe.
Katedrak bi mundu horiek, politika klimatikoena eta ekonomiarena, lotu nahi ditu, aurre egin beharreko erronka handienetako baten aurrean, irtenbide globalak aurkitzeko.
Zientzialarien artean, gero eta iritzi zabalduagoa da, Lurraren berotzearen ondorio kaltegarri posibleak, (1990eko mailako) karbono-emisio mailak % 50 gutxitu beharko liratekeela 2050 urterako.
Murrizpen horiek lortzeko, nazioartean zein esparru nazionalean klima-politika zorrotzak aplikatu behar dira.
Klima aldaketaren arazoa konpontzen saiatzea, ingurumen-premia izateaz gain, aukera ekonomiko ere bihurtu da, baita energia eta ekonomia-politiken oinarri ere.
Karbono-emisioak murriztea, energia berriztagarriaren gaitasuna zabaltzea eta energia-eraginkortasuna hobetzea dira mundu-mailako klima-politikaren hiru funtsak.
EHU, BC3-rekin eta Repsol Fundazioarekin batera, ezagutza berria sortzen saiatzen ari da, klima-aldaketaren eta sistema ekonomikoen funtzionamenduaren arteko harremana kontuan hartuz.
Katedraren izena katedraren helburu nagusia da klima-aldaketaren esparruan, azterketa ekonomikoaren eta politikaren diseinuaren arteko banaketa-lerroa gainditzea.