En | Eu | Es Contact

Prof. M. Carmen Gallastegui

M.C. Gallastegui (Brown University, 1979, ekonomian doktorea). Gaur egun, ekonomiako irakaslea da EHUn eta Energia-Ekonomialarien Espainiako Elkarteko presidenteordea da. Ekonomia publikoari eta Ingurumen zein baliabide-ekonomiari buruzko lan ugari idatzi ditu. Azken bost urtetan, Europa-mailako I+G proiektu garrantzitsuenetako kidea izan da, besteak beste, ELME eta PECHDEV proiektuetan. 2005. urtean Gizarte Zientzietako Ikerketaren Euskadi Saria eta Ingurumen Ekonomiako Ikerketaren Espainiako Sari Nazionala jaso zituen. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia gaietako Sailburu ohia ere bada.