En | Eu | Es Contact

Dr. Mikel González

Ingeniaria da (Deustuko Unibertsitatea, 2001), eta ekonomian doktoregoa dauka (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2006).

Bere interes-esparru nagusiak Ingurumenaren eta Natura Baliabideen ekonomiak dira. Klima-aldaketa eta enegia-politiken inguruko modelismo-ekonomian aditua da.

Bekadun bisitaria izan da University of Wageningen (Herbehereak) eta Universidad Iberoamericana (Mexiko) unibertsitateetan. Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea ere bada (Bilbo).

Artikulu batzuk idatzi ditu. Bere lanen artean liburu bat ere badago: “El impacto economico del control del cambio climático en España” (Klima-aldaketaren kontrolaren eragin ekonomikoa Espainian), eta aldizkarietarako artikuluak ere idatzi ditu.

Mari Carmen Gallasteguiren taldearen barne, txosten honen egileetako bat da: “El cambio climático en España: Estado de situación” (Klima-aldaketa Espainian: Egungo egoera), Espainiako presidentearentzako prestatutakoa.

Erakunde publiko eta pribatuentzako aholkularitza-proiektuak garatu ditu, eta Europa mailako zenbait ikerketa-proiektutan parte hartu du.

Enrique Fuentes Quintana saria jaso du (FUNCAS, 2006), ekonomia aplikatuaren esparruan.

Energia Ekonomiarako Espainiako Elkarteko kidea da.