En | Eu | Es Contact

Dr. Ibon Galarraga

Doktoregoa egin zuen ekonomian (Ingurumen-ekonomia) University of Bath unibertsitatean (Erresuma Batua), Ekonomian lizentziatua da University of Essex unibertsitatean (Erresuma Batua) eta Bachelor Of Arts titulua du ekonomian (Nazioarteko Ekonomia eta Garapenaren espezialitatean) EHUn.

Urte askotan zehar, ingurumen-aholkulari gisa egin du lan erakunde publiko eta pribatuentzako, besteak beste, Munduko Bankuarekin, Britainia Handiko Gobernuko Nazioarteko Garapeneko Departamentuan eta Eusko Jaurlaritzan. Aholkularitza-enpresa bat sortu du beste kide batzuekin batera.

Mikroekonomia eta makroekonomia irakaslea izan da University of Bath unibertsitatean, eta Politika ekonomikoko irakaslea ere bada Deustuko Unibertsitatean. Ingurumen-ekonomiaren esparruan zenbait argitalpen ditu, besteak beste European Environment (Europar Ingurumena), Fiscal Studies (Zerga Azterketak), Economía Agraria y Recursos Naturales (Nekazaritza Ekonomia eta Baliabide Naturalak) eta Papeles de Economía Española (Ekonomiari buruzko Espainiako paperak) aldizkarietan.

2005eko uztaila eta 2009ko maiatza bitarte, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordea izan zen. Kargu horretan zegoen bitartean, 2007-2010 Ingurumen Esparru Programa, Klima Aldaketaren Aurkako 2008-2012 Euskal Plana eta Lurzoru Kutsatuen 2007-2012 Plana prestatzeko ardura izan zuen. Nazioarteko esparruari dagokionez, 2005-2008 bitarte, Garapen Iraunkorreko Eskualde Gobernuen Sareko presidenteordea izan zen (nrg4sd), eta modu aktiboan parte hartu du CoP 11, CoP 12, CoP 13 eta CoP 14 ekimenetan. Harrez geroztik, COP 15 eta COP 16 ekimenetako begiralea ere izan da.

Egun, Ikerketako irakaslea da BC3-Klima aldaketa aztergai-Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroan.