En | Eu | Es Contact

EHU, Fundación Repsol fundazioa eta BC3 erakundeen artean osatutako taldeari esker, ikerketa zientifikoaren, ezagutzaren transmisioaren eta politika klimatikoen bitartez, horiek gizartean aplikatzearen artean oreka ezin hobea sortzen da.

UPV-EHU

Hainbat alorreko eta diziplina anitzeko ikerketa-erakundea da, irakaskuntzaren, ikerketaren, garapen zientifikoaren, teknologiaren eta unibertsitate-proiekzioaren bitartez, ikaskuntza-zerbitzua ematen duena. Erakundearen helburua da ezagutza modu kritikoan sortu eta eskualdatzea, ikerketaren bitartez eta horren emaitzak gizarteari ezagutaraziz, ezagutzaren aurrerapena eta garapen soziala sustatzeko. EHUk, Euskampus proiektuarekin, nazioarteko bikaintasun Campusa 2010 lehiaketan, bikaintasun campus izendapena lortu zuen, eta 2009ko deialdian, campus bikainaren izendapena lortu zuen ingurumen-kalitatearen eta ingurumen-baliabideen esparruko I+G+Ban eta transferentzia. Programa horren bitartez, campus berean kokatutako eta helburu bereko proiektua partekatzen duten erakundeak elkartzen dira, era horretan, ingurune akademiko, zientifiko, ekintzaile eta berritzailea sortzeko, nazioarteko ikusgarritasun handia lortze aldera, eta Unibertsitatea-Gizartea-Lurraldea harremana indartzeko. Ingurune horretan kokatzen da lankidetza-hitzarmen hau, eta zehazki, EHUko ekonomia publikoaren institutuko ingurune-ekonomiaren atala, Euskampus proiektuaren lehentasunezko eremuetako bat “Ekosistema iraunkorrak eta ingurumen-teknologiak” baita, eta energia berriztagarriekin, lurralde-kohesioarekin eta baliabideen kudeaketa iraunkorrarekin zerikusia duten ingurumen, ekonomia eta gizarte-helburuak integratuz, gaitasun zientifiko eta teknologikoak indartzea baita eremu horren helburua.

BC3

BC3 Bikaintasuneko Ikerketa Zentroa da (Basque Excelence Research Centre, BERC), 2008an Eusko Jaurlaritzaren laguntzapean, Euskal Herriko Unibertsitateak sortutakoa, klima-aldaketaren kausa eta eraginen ezagutzan ekarpenak egiteko eta gai horretan, goi-mailako ikerketan aurrerapena bultzatzeko. Eusko Jaurlaritzak ikerketaren eta zientziaren sustapenaren alde duen konpromiso argiari esker sortu da batetik, eta nazioarteko ikerlari ospetsuak euskal ikerketa sistemara erakartzeko asmoari esker, bestetik. Konpromiso hori Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2010 (ZTBP) dokumentuan ageri da, eta horrek argi uzten du berrikuntza eta zientziaren esparruan, Euskadik erreferente izateko apustua egiten duela. Zentroa Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia 2002-2020 (eta haren azken eguneraketa, Ingurumen Esparru Programa 2011-2014) planen isla gisa sortu zen, baita Klima Aldaketaren aurkako Euskal Plana 2008-2012ren isla gisa ere, horietan guztietan, ezagutzea sortzea aipatzen baita ingurumena eta haren baliabideen babesa eta bizi-kalitatea bateratzeko estrategia gisa; hau da, Garapen Iraunkorra sustatzeko tresna gisa. Esparru horretako zientzialari ospetsuenetako baten buruzagitzapean- Anil Markandya katedradunarena hain zuzen- BC3 zentroaren asmoa da Euskaditik erronka handi horri aurre egiten laguntzea, munduko beste zentro batzuekin ahaleginak batzea, anbizio handiko proiektu hori garatzeko. Beraz, nazioarteko ikerketa-erreferente bihurtzeko asmoarekin sortu zen zentro hau, ezagutza zientifikora egindako ekarpenengatik eta euskal ikerketa eta zientzia-sistemara lehen mailako ikerlariak erakartzeko gaitasunagatik aitorpena lortzeko. BC3 zentroko ikerketa-proiektua lau ikerketa-ildo nagusitan banatzen da: klima-aldaketaren eraginetara egokitzeko neurrien azterketa egitea; berotegi efektuko gasen isurpena arintzeko politiken ezagutza sustatzea; klima-politikaren nazioarteko dimentsioa ulertzea; eta klima-politika osatu eta informatzen duen ikerketari babesa ematea.

Repsol Foundation

Fundación Repsol fundazioaren helburua da “REPSOL erakundearen erantzukizun sozialerako borondatearen adierazpen izatea, bereziki bere industria eta enpresa-jardueretan garatzen dituen sozietateen hobekuntza eutsiarekiko konpromisoarena”, eta helburu hori lortzeko, gizarte, kultura eta ingurumen-izaerako interes orokorreko helburuak sustatuko dira, eta horiek jarduera plan edo programen bitartez garatu ahal izango dira. Fundación Repsol fundazioak ikusi du EHUko ekonomia-institutuko programa, euskampus proiektua eta BC3 zentroa bere helburu eta xedeen parekoak direla. Fundación Repsol fundazioak proiektu eta azterlanak egiten ditu energiaren eta ingurumenaren esparruan, energia-iturrien iraunkortasuna, baliabideen kudeaketa iraunkorra eta ingurumen-eraginen murrizpena helburu dutelarik. Ildo horretan, energia-eraginkortasunean hobekuntzak sustatzen ditu Fundazioak, egungo egoeraren ezagutza hobea bultzatuz eta izaera teknikoko ekintzen bitartez, hobekuntza-ibilbide posiblea aztertuz. Horretarako, Fundazioak nazio eta nazioarte mailako eztabaida-foroetan parte hartu eta horiek jarraitzen ditu, eta energiaren ekoizpen eta erabilerari buruz arestian aipatutako gaietan foro eta hitzaldiak sustatuko ditu. Fundación Repsol fundazioak bere ekarpena egin nahi du Espainia mailan, klima-aldaketari, klima-aldaketak energia-horniduran sortzen dituen ondorioei eta klima-aldaketaren eraginak gutxitzeko aplikatu behar diren politiken kostu ekonomiko eta sozialei buruzko eztabaidan. Horretarako, funtsezkoa da aplikatu daitezkeen politika posibleen eraginei buruzko azterlan zientifiko eta ekonomiko independenteak egitea, eta horiek herritarrei ezagutzera ematea. Helburu horrekin, Fundazioa mundu-mailako zientzia eta ikerketa-erakundeetako kidea da, besteak beste Massachusetts Institute of Technology (MIT) erakundean, non Joint Program on Science and Policy of Global Change programa klima-aldaketari buruzko programa klima-aldaketari buruzko programa zehatzenetakoa den.

Euskampus

Hezkuntzan, ikerketa-jardueran, berrikuntzarako gaitasunean eta ezagutzaren transferentzian Euskadi mundu-mailako lider bihurtzea du helburu. Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza-Sistema hobetzeko tresna gisa, bikaintasunaren ikerketa sustatu eta garatzea, ongizarte sozialaren motor eragilea izan dadin. Aldi berean, CEI Euskampus proiektuak bere inguruarekin konpromisoa du, EHU enpresekin eta Euskadiko eragile sozial eta hiri ezberdinekin lotzeko, eta beraz, eraldaketa sozial eta ekonomikoan eta eskualdeko garapenean paper garrantzitsua betez. Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza-Sistema hobetzeko tresna gisa, bikaintasunaren ikerketa sustatu eta garatzea, ongizate sozialaren motor eragilea izan dadin.

Programaren egitura

Batzorde Zientifikoa:

Batzorde honek Join Research Programme esparruan zuzentzen den ikerketa ebaluatzen du, eta Zuzendaritza Batzordeak proposatutako ikerketa-agenda osatzeko aholkularitza ematen du. Batzorde horren presidentea A Markandya jauna  da, BC3 zentroko zuzendari zientifikoa, eta bertan nazioarteko erkidego zientifikoko ikerlari ospetsuak biltzen dira.

Zuzendaritza-Batzordea:

Batzorde honek, sortzaileak diren partaideen ordezkariak batzen ditu eta Programaren Zuzendaria den (Dr. A. Ansuategi) du lehendakaritzat. Batzordea ikerketa egitaraua eta beste ekintza batzu sortzeko arduraduna da, eta baita ekintza hauek abian jartzeaz Zuzendaritza Zientifikoarekin elkarlanean. Ikerketa Taldea: